XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekin...!

Mister Churchill'ek-be kurutzegramak ataraten ei ditu.

Bazkalostean, puro eder bat agoan dabela, jezarten da jarleku bigun baten, artzen dau asteroko errebistea, ta asten da ango kurutzegramea igarten.

Bost, amar miñutuan, arazo orretan jarduten daben bitartean, aztu egiten ditu eguneko lorrak, toton egin barik azkeneraiño eltzen da, noizik bein gauza barriren bat ikasi, ta ia beti kurutzegramea oso osorik igarri dabela-ta pozezko agokada bat ke botetan dau irribarreka.

Guk-bere, orrexetarako ipinten dogu emen illeroko kurutzegramea: deskantsu pitin bat artu, atsegin apur bat euki, ta jakituria pixka bat geituteko.

Izan-bere, kurutzegramea gauza atsegingarria da, postura bat lakoxea da-ta.

Oso osorik ezetz igarri diñosku kurutzegrameak, eta guk baietz erantzuten deutsagu.

Danori gustetan jaku apostu egitea, danori galdu-gordean jokatutea, batez-bere arazo orretan ardurazko ezer galdu barik, beti zerbait irabazten badogu.

Asten da jokoa, egiten doguz egiñalak berbak topetan, eta betetan ditugu kuadru guztiak.

Ondo ete dago egin doguna? Bai ete, ez ete? Axe bai jakingurearen kilikilia!

Ikusten dogu beingo beingoan azalpena, ta pozarren geratuten gara igarri dogunean, edo urrengoan obeto egiteko gogoaz, igarri ezean.

Bitartean, atseden iski bat artu dogu, ta bearbada euskal berba barri bat edo bi ikasi.

ANAITASUNAren irakurleak, atara beti kurutzegramea.

Maitatu euskerea.

Benetako euskaldunak izan gura badozue, egin alegiñak euskeraz irakurten eta laguneri irakurri eragiten.

Urrengo numeruan, kurutzegramea oso osorik igarri dabenen izenak argitaratuko doguz.

Orretarako bialdu kurutzegramak aprilleko amabosta baiño lenago, egillearen izena ta bizilekua argi argi idatzita.

Bialdu zuzenbide onexegaz: R.P.Rector, Colegio Seráfico, Forua ( Vizcaya ).